Aurrematrikula egin daiteke udal musika eskolan

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 16a

Maiatzaren 17tik 31era egin beharko da aurrematrikula.

Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan lehenbiziko aldiz izena eman nahi dutenek maiatzaren 17tik 31era egin beharko dute aurrematrikula. Eskolan bertan egin daiteke ala web orriaren bitartez. Ondokoa da musika eskolako idazkaritzako ordutegia: astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 09:30etik 12:30era.

Informazio zabalagoa nahi duenak telefonoz (943-506589) deitu dezake edota imanolurbietazme@gmail.com helbidera idatzi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide