Hondartza garbitzeko deia egin dute gaurko

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 13a

Hondartza garbituko dute gaur arratsaldean.

Zarauzko Surf Elkarteko lokalaren aurrean jarri dute hitzordua, 17:00etan.

Surfrider fundazioaren Ocean Initiatives egitasmoarekin bat eginda, Zarauzko Surf Elkarteak hondartza garbitzeko saioa antolatu du gaur arratsalderako. Horretarako, herritarrei deialdia luzatzeaz aparte, herriko eskoletako ikasleak eta haien gurasoak gonbidatu ditu ekimenean parte hartzera. "Ondo pasako dugu ingurumenaren zaintzari buruz ikasteaz gain", aditzera eman dute antolatzaileek. Surf elkartearen aurrean, Argiñanoko skate parean, geratuko dira 17:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide