19:00etan inauguratuko dute Astelehenekoak bilduma Garoa liburu dendan. Artezaleak-eko Manu Muniategiren ikasleek egindako lanak jaso dituzte bilduma horretan, besteak beste, Francisco Iglesias, Esther Gorostiza, Patxi Santamaria, Lola Aramendi, Miguel Agirrezabal, Isabel Huegun, Joxean Sarasua, Pedro Corral, Edurne Atorrasagasti, Ana Gonzalez eta Sergio Torresek sortutakoak.
Ekainaren 18ra arte izango da ikusgai, 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.