Arraio irratiaren urtemugako egitaraua

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 13a


Gaur, maiatzak 13
22:30. Kontzertu akustikoa: Ekiza eta Keshala. Putzuzulon.

Bihar,maiatzak 14
10:30-13:00. Arraio irratia kalez kale. Auzoz auzo geldialdiak egingo dituzte, eta auzo elkarteko kideei hitza emango diete.

Maiatzak 19, osteguna
19:00. Jakue Pascualek Movimiento de resistencia. Años 80 en EH liburua aurkeztuko du, Putzuzulo gaztetxean.

Maiatzak 28, larunbata
15:00. Bazkaria egingo dute Putzuzulon. Txartelak 10 euroan erosi daitezke Arranon, Eguzkin eta Maukan.
Ondoren. Zozaya orkestra gizonaren emanaldia.
Jarraian. Kalejira.
22:30. Kontzertua Skasti eta Blue Beans taldeekin, Putzuzulon. Amaitzeko, Kepoi DJa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide