Severo Ochoa zientzialari, ikerlari eta Filosofia eta Mendikuntzako Nobel Sariaren ibilbidea ezagutzeko aukera izango da bihar, Photomuseumen. Besteak beste, Alemanian eta Ingalaterran ikasitakoa, New Yorken bizitako garaiak, minbiziaren inguruan egindako ikerkuntza... jaso dituzte bihar eskainiko dute ikus-entzunezkoan. 18:00etan izango da emanaldia, doan.
Proiekzio hori Jose Luis Zugaza Gurrutxagak maiatzaren 20an eskainiko duen hitzaldiaren atarikoa dela nabarmendu dute Argazki eta Zinema museotik. EHUko irakasleak Zientzia, osasuna eta negozioa (Ciencia, salud y negocio) hitzaldia eskainiko du egun horretan.