Bi ordu eta erdiz itxita egongo N-634 errepidea, igandean

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 11

Euskadiko Txirrindularitza Egokituko Txapelketa eta Zarautz Saria jokatuko dituzte igandean.

Urtero legez, aurten ere jokatuko dute Zarauzko Kirol Egokituko Txirrindularitza Lasterketa. Igandean izango da eta horretarako N-634 errepidea itxiko dute, bi orduz. Zehazki, Nafarroa kalea Lizardi kalearekin gurutzatzen den puntutik Getariaraino, Iturri Txikiraino itxiko dute, 09:15etik 11:45era. Denbora horretan Lurraldebuseko autobusak ibiliko dira errepide horretan, ohiko ordutegian.

11:30ean izango da sari banaketa, Lege Zaharren enparantzan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide