Gipuzkoako erretiratuen topaketa maiatzaren 14ean, larunbat honetan egingo zutela jakinarazi zuten aurreko astean. Horren barruan, ekintza batzuk aire librean egitekoak ziren baina astebururako eguraldi aurreikuspena kontuan izanda, atzeratzea erabaki dute.
Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza graduko ikasle talde batek osatutako Loadinn irabazi asmorik gabeko enpresak sortu dute egitasmoa, udalaren laguntzarekin, adinekoen eta gazteen arteko interakzioa eta harremana sakontzeko asmoarekin.