Errigora ekimenak berriz ere martxan jarri du Eskutik eskura kanpaina, bertako produktuak eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko asmoarekin. Oraingoan kontserba loteak eska daitezke, guztira zazpi: barazki-menestrenak (Almanaque eta Maria Jesus), zainzurienak (El Escolar eta Iturri), barazki-kremenak (Pedro Luis), orburuenak (Ebron eta Maria Jesus), potxenak (La Churta eta Maria Jesus), tomate frijituarenak (Pedro Luis) eta pikillo piperrenak (El Escolar eta Iturri).
Interesa dutenek AEKn, Eguzki tabernan, Lakarin zein Errigoraren webgunean egin ditzakete eskaerak. Produktuak ekainaren 9an (17:00etatik 19:00etara) eta 10ean (12:00etatik 14:00etara) jaso daitezke Alproja antzerki taldeak Abendañon duen lokalean.