Gazteei zuzendutako doako programa eskainiko du DYAK udan

Aritz Mutiozabal 2016ko maiatzaren 11

Ezkerrean, Miren Letamendia zinegotzia eta eskuinean,berriza, Arantzazu Lertxundi DYAko kidea (Aritz Mutiozabal).

Elkarteko bolutarioek egin ohi dituzten jarduerak ikasteko aukera izango dute, uztailaren 18tik 23ra. Izen-ematea zabaldu dute, eta hogei lagunentzako tokia dago.

Gaztedya DYAren gazte arloak 15 eta 18 urtekoentzako doako programa landu ohi du udan. Prebentzioan eta segurtasunean oinarritutako jardueretan murgiltzeko aukera ematen diete gazteei astebetez, testuinguru ludikoan eta beste gazte batzuekin harremenetan. Orain arte Donostian bakarrik eskaini izan dute programa, uztailean eta abuztuan, eta aurten ere halaxe egingo dute, Zure uda hankaz gora jartzera goaz lelopena. Baina aste horietako bat Zarautzen burutuko dute; uztailaren 18tik 23ra izango da, 10:00etatik 18:00etara.

Programaren bidez, "gazteei modu oso ludikoan DYAren proiektua zer den erakustea" dela nabarmendu DYAko boluntariotzako arduradun Arantzazu Lertxundik. Aste oson bi begirale izango dituzte eta elkarteko boluntarioak ere iznago dituzte lagun jardueretan. "Simulakroen edo prestatutako ekintzen bidez, boluntarioak balira bezala jokatuko dute", azaldu du Lertxundik. Honako zereginak jorratuko dituzte: besteak beste, lehen sorospenak, anbulantzien ezagutza, gizarte ekintza arloko jarduerak, erreskate guztiak eta arreta zerbitzua. "Praktikak eginez eta materialekin jolas eginez, ikastea da asmoa".

Prebentzioko eta Osasuneko zinegotzi Miren Letamendiak adierazi duenez, "parte hartzen dutenek DYAko boluntario bihurtzeko aukera izango dute, modu atsegin eta dibertigarrean. Gainera, beharrezkoak diren osasun ezaguerak ikasiko dituzte, eta istripuen prebentzioa ere ikasiko dute sei egunetan". Izena norbere ikastetxeetan eman daiteke edo DYArekin harremanetan jarrita, 943-46 46 22 telefono zenbakira deiuz edo dyagipuzkoa.com helbidera sartuta. Hogei lagunentzako plaza dago.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide