'Taldeak ahalduntzen elikadura burujabetzako esperientziatik' mahai ingurua, ostegunean

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 10a

18:30ean izango da, Lakarin.

Emaus taldeak eta Lakari kooperatibak antolatuta, mahai ingurua izango da ostegunean denda horretan (Araba kalea, 33). Elikadura burujabetzaz ariko dira Alicia Muñoz Txileko emakume baserritar eta indigenen elkarte nazionaleko kidea; Mirene Begiristain Uztaro kooperatibako zein EHUko irakaslea eta Basherriko kide eta Tolosako Azokako dinamizatzaile Arrate Iturbe.

18:30ean hasiko dute mahai ingurua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide