Galiziako Solfa abesbatzaren emanaldia izango da igandean

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 10a

Galiziako Solfa abesbatza, emanaldi batean (Solfa).

Modelo aretoan eskainiko dute saioa, 12:00etan hasita.

Zarauzko Montetxio eta Hondarribiako Olagarro abesbatzek gonbidatuta, Galiziako Solfa kultura eta musika elkartea asteburua pasatzera etorriko da Euskal Herrira. Hori dela eta, igande eguerdian Modelo aretoan kantaldia eskainiko dute, Montetxiok antolatuta; 12:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da.

Solfa abesbatzako kideez gain, Lasarte Oriako Xumela eta Montetxio abesbabatzako kideak ere ariko dira kantuan. Emanaldiaren aurretik, Jon MAaia bertsolariak hitzaldi bat eskainiko du Modelo aretoan bertan, 10:00etan hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide