Gaurtik aurrera hartu daiteke txanda ziklomotorren azterketa egiteko

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 9a

Astiko aparkalekuan egin ahal izango da azterketa teknikoa

Udaltzaingora jo beharko dute interesa dutenek. Azterketaren kostua 26,89 eurokoa izango da, eta hilaren 13tik 20ra egin ahalko da.

Applus Iteuve Euskadi S.A. enpresa herrira etorriko da ziklomotorren IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) egitera. Ondorengo egunetan izango dira Astiko aparkalekuan, A-8 autobidearen zubi azpian: maiatzaren 13, 16, 17, 18, 19 eta 20an, 09:00etatik 14:00etara.

Azterketa egiteko, ibilgailuen arduradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala; zirkulazioko baimena; derrigorrezko asegurua eta titularraren NAN-a. Udaltzaingoan hartu beharko da txanda, gaurtik aurrera. Azterketaren kostua 26,89 eurokoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide