Bihar Ken Zazpi taldeak kontzertua eskainiko du Salbatore Mitxelena ikastolako patioan, ikastolaren 50. urtemugaren harira eta Zurekin, ikastolak eta udalak antolatuta. 22:00etan hasiko dute emanaldia baina 21:00etan zabalduko dituzte ateak.
Autoan gerturatzen direnek Kortazarren aparkatu ahalko dute.