Ipar Koreari buruzko hitzaldia, Garoan

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 6a

Alejandro Cao de Benos.

Ipar Koreako Kanpo Harremanetarako idazkari Alejandro Cao de Benosek eskainiko du, bihar.

Kim Jong Un generalaren aginduetara lanean ari den atzerritar bakarra da Alejandro Cao de Benos. Tarragonarrak Espainiako egitura komunistetan hasi zuen bere ibilbidea, eta Asiako herrialde horrek liluratuta, erregimenean postuak lortuz joan zen, Kanpo Harremanetarako idazkari izatera iritsi arte.

12:00etan hasiko du hitzaldia eta sarrera doan izango da, liburu denda bete arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide