Gaur eguerdian Antxoa Eguneko ekitaldi instituzionala egin dute Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradian. Bertan, Zilarrezko Antxoa aipamena jaso dute Manuel Gorostiagak, Jose Ignacio Espelek eta Karlos Argiñanok; azken honek ezin izan du ekitaldian izan eta bere semeetako batek, Zigorrek jaso du oroigarria bere partez.