Gaur jarriko dituzte ikusgai hautesleen zerrendak

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 9a

Herritarren Arreta Zerbitzuan kontsultatu ahalko da zerrenda, maiatzaren 16ra arte.

Gaurtik hilaren 16ra arte, astebetez ikusgai izango da datorren ekainaren 26an egingo diren Gorte Orokorrretarako hauteskundeetarako hautesleen zerrenda. Interesa dutenek Herritarren Arreta Zerbitzura (Kale Nagusia, 29) jo beharko dute zerrenda hori ikusteko, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era.

Otsailaren 27ra bitartean Zarautzen erroldatuta daudenak agertuko dira zerrenda horretan. Horrekin batera, bozkatzeko mahaien kokapena eta lokalak eta izango dira ikusgai. Erreklamaziorik egin nahi duenak NAN edo pasaportea aurkeztu beharko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide