Hilaren 29an giza katea osatuko dute Donostian, Onkologikotik Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregiraino, osasunaren alde eta errauste plantaren kontra.
Horrekin lotuta, hitzaldi bat antolatu du biharko Arkamurka natur taldeak, Errausketaren Aurkako Mugimenduak eskatuta. "Errauste plantaren balizko kokapenaren eta Zarautzen arteko gertutasunak larrituta", bi mediku gonbidatu dituzte: Jose Cruz Ruiz Villandiego eta Koro Zabaleta.
Hitzaldia euskaraz eta gaztelaniaz izango da, 19:00etan Arkamurkaren lokalean.