Itsas hegazti eta zetazeoak behatzera, Arkamurkarekin

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 4a

Getariako San Antonera joango dira larunbatean.

Arkamurka natur elkarteak irteera antolatu du larunbaterako. Getariako San Anton lurmuturrera joango dira itsas hegazti eta zetazeoak behatzera. Arkamurkaren lokal paretik (Santa Marina kalea, 2) izango da irteera, 07:30ean.

Maiatzaren 8an, igandean, berriz, Harralde txikira joango dira Aitor Leiza ornitologian adituarekin. Natur taldearen lokalean bilduko dira parte-hartzaileak igandean, 10:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide