Traktorino txapelketa, malekoian

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 4a

Oteitzako hainbat ikasle, traktorinoak eskuetan dituztela (Aritz Mutiozabal).

Oteitza Lizeoko Lanbide Heziketako Elektrikako lehen mailako 21 ikasleek hartu dute parte Traktorinoen Euskal Herriko Txapelketan. Aurten bigarren urtez antolatu dute ekitaldia, eta ikasturtean zehar egindako auto mota horiekin lehiatu dira gaur goizean, malekoian. Eguzkilore parean zirkuitu itxi bat prestatu dute eta kanporaketa bidez jokatu dute txapelketa. Aurtengo irabazlea Imanol Valdeheita izan da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide