Baztanen izan da asteburuan Montetxio abesbatza

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 4a

Amaiur Gazteluan kantuz jaialdian hartu du parte Montetxio abesbatzak.

Zarauzko Montetxio abesbatza Baztanen izan da asteburuan, Hondarribiko Olagarro eta Lasarteko Xumela abesbatzekin batera. Larunbat goizean Elizondon barrena kantu bira egin zuten eta arratsaldean Erratzuko elizan kontzertua eskaini, Amaiurko Gaztelu abesbatzarekin batera.

Igande eguerdian, berriz,  Amaiurko Gazteluan kantuz jaialdian hartu zuten parte zarauztarrek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide