Traktorinoen Euskal Herriko 2. Txapelketa jokatuko dute asteazkenean

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 2a

Ikasturtean zehar landutako auto mota horiekin lehiatuko dira Oteitza lizeoko elektrikako ikasleak.

https://youtu.be/jgw9nb0UkOE

Oteitza lizeoko Lanbide Heziketako Elektrikako ikasleek hartuko dute parte Traktorinoen Euskal Herriko 2. Txapelketa. Aurten bigarren urtez, ikasturtean zehar auto mota horiek egin dituzte eta horiekin lehiatuko dira  ikasleak.

Zarauzko malekoian, Eguzkilore parean zirkuitu itxi bat prestatuko dute eta 10:00etatik aurrera jokatuko dute txapelketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide