Ikasle Laguntzaileen topaketa izan da gaur

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 2a

DBH 3. eta 4. mailako 30 Ikasle Laguntzaile eta 15 eragile elkartu dira gaur kiroldegian.

Zarauzko Udalak urteak daramatza heziketa alorrean programak lantzen. Hezkuntza alorrean, ikastetxeekin elkarlanean, bizikidetza hobetzeko hainbat programa ari dira lantzen. Bide horretan, Bakeola-EDE fundazioa izan da aholkularia.

Azken bost urtean Ikasle Laguntzaile programa garatu dute Antonianon, La Sallen, Lizardin eta Salbatore Mitxelenan. Horren barruan, eskola bakoitzeko ikasle batzuk formakuntza saioak jaso dituzte, haien lagunei modu sortzailean eta ez biolentoan harremantzen laguntzeko.

Gaur elkartu dira herriko hiru ikastetxeetako DBH 3. eta 4. mailako 30 Ikasle Laguntzaile eta baita 15 eragile ere, besteak beste, udal ordezkariak, teknikariak, irakasleak eta Behatokiko ordezkariak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide