Zarauzko Sortuk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean hitzaldia antolatu du ostegunerako, maiatzaren 5erako, Amnistiaren norabidean preso eta iheslariak etxera lemapean. Hizlariak Joxe Mari Olarra eta Xabier Alegria izango dira.
19:00etan izango da, Antoniano Aretoan, eta herritarrei bertaratzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.