https://youtu.be/CrNDvxobwPw
Nicholas Hytnerrek zuzendutako film hori benetako gertakari batean dago oinarrituta. Sheperd andereak (Maggie Smith) Alan Bennett (Alex Jennings) idazlearen etxe aurrean aparkatuko du bere furgoneta, eta hortik sortuko da bien bizitza aldatuko duten harremana.
Gaur izango da lehenbiziko saioa, 22:00etan. Larunbatean bi izango dira, bata 19:30ean eta bestea 22:00etan; igandean bakarra, 19:30ean, eta astelehenean, Ikuslearen Egunean, beste bi, 17:00etan eta 20:00etan.