Gervasio Sanchez gatazka armatuetan espezializatutako argazkilari eta kazetariak Afganistanen ateratako argazkiak biltzen ditu erakusketak. Monica Bernabe kazetariak jarri die testua argazkiei. Autoreek herrialde horretako emakumeek jasaten duten indarkeria estrukturala, heziketa falta, lege matxistak eta erlijioaren instrumentalizazioa erakutsi nahi izan dute irudi eta testuen bidez. Bihar inauguratuko dute, 19:00etan Merkatu plazan.
Bestalde, Bernabek bisita gidatua eskainiko du larunbatean. Interesa dutenek 12:00etan bertaratu beharko dute. Doan izango da.
Zarauzko Udaleko Kooperazio sailak antolatu du erakusketa.