Ate irekiak egingo dituzte musika eskolan

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 27a

Musika eskolako ikasleak (Imanol Urbieta Udal Musika Eskola).

Jardunaldia larunbat goizean egingo dute.

Hurrengo ikasturteari begira, ate irekien jardunaldia egingo dute Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan. Larunbat goizean izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta musika eskola bisitatzeko aukera izango da: Hizkuntza Mintzaira, musika eta mugimendua gelak, Musikoterapia gela eta baita musika tresna guztiak ikusi, entzun eta probatzeko aukera ere. 10:30etatik hasita, musika eskolako irakaskuntza programaren berri emango dute orduro lehen solairuko areto gelan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide