Musikaren munduan ibilbide luzea duten musikariek partekatuko dute Dantza Nazazu Udaberria jaialdia. Alde batetik, Eraso! herritarrak 20. urteurreneko biran murgilduta daude, eta Kaiolatik ihes lan berria aurkeztuko dute zuzenean. Honakoa Putzuzulon ariko diren bigarren aldia izango dute; azkenekoz duela hamar urte izan ziren.
Bestetik, Xabi Strubell gidari duen Zura taldeak ere bigarren aldiz joko du gaztetxean. Aurrekoan bossanova doinuekin izan baldin baziren, oraingo honetan rock doinuak taularatuko dituzte.
Nire taldeak osatuko du jaialdiko kartela. Lisabon aritutako jendea dabil proiektu horren atzean, folk giroko proposamen lasaiagoarekin. Bukatzeko, DJ Miauk girotuko du gaua.
22:00etan hasiko da, eta sarrerak 6 euro balioko du.