Applus Iteuve Euskadi S.A. enpresa herrira etorriko da ziklomotorren IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) egitera. Ondorengo egunetan izango dira Astiko aparkalekuan, A-8 autobidearen zubi azpian: maiatzaren 13, 16, 17, 18, 19 eta 20an, 09:00etatik 14:00etara.
Azterketa egiteko, ibilgailuen arduradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala; zirkulazioko baimena; derrigorrezko asegurua eta titularraren NAN-a. Udaltzaingoan hartu beharko da txanda, maiatzaren 9tik aurrera. Azterketaren kostua 26,89 eurokoa izango da.