ITU Munduko Zirkuituko hirugarren proba jokatu zuen triatleta zarauztarrak larunbatean, Lurmutur Hirian (Hego Afrika), eta lehen 15 sailkatuen artean helmugaratzea lortu zuen. Bederatzigarren postuan atera zen igeriketa saiotik, eta hainbat postu galdu zituen bizikleta saioan. Korrikaldian, ordea, aldeak murrizten joan zen, hamaikagarren postuan sailkatuz. Jodie Stimpson britaniarra izan zen garaile.
Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoak ditu buruan Muruak, eta oraindik bertan izango den ziurtatu ez duen arren, txartela "oso hurbil" daukala azaldu zion Euskadi Irratiko Hiru erregeen mahaia saioari.