53 lagunek hartu dute parte argazki rallyan

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 26a

Igandean jokatu zen Zarauzko Argazki Rallya (Zarauzko Argazkizale Elkartea).

Emaitzak eta sarituen izenak hilabete bat barru emango dituzte jakitera

Igandean egin zuten Zarauzko XXXV. Argazki Rallya, Fernando Maiztegiren oroimenean, eta aurten ere parte hartze handia izan du Zarauzko Argazkizale Elkarteak antolatutako lehiaketak. Guztira, 53 lagun aritu ziren herritik, kamera eskuetan, antolatzaileek zehaztutako gaiak kontuan izanda argazkiak ateratzen. Aurten jorratu beharrekoak honako hauek izan ziren: kontrol argazkia, hondartzako futbola, isla, zuhaitzak, gurpila eta gai librea. Giro ederra izan zutela adierazi dute elkartetik, eta jardunaldiaren baitan, hamaiketako bikainaz gozatu zutela Euskalduna tabernan. Orain lan sarituak erabakitzeko txanda da, eta irabazleen izenak hilabete bat barru emango jakinaraziko dituzte antolatzaileek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide