- Immigrazio tasa. Zarautzen immigrazio tasa baxua da, EAE (% 6,3), Gipuzkoa (% 6,5) eta Espainiako estatukoarekin (% 10,1) alderatuta: %5ekoa. Aurreko urteekin alderatuz tasa hori murriztu egin bada ere, biztanle berrien etorrerak ez du etenik izan.
- Jatorria. Nikaraguarrak dira gehiengoa; egun 256 daude udalerrian erroldatuta. Nabarmen igo da herrialde horretatik etorritakoen kopurua —2005ean bost nikaraguar ziren— eta baita Hondurasetik etorritakoena ere. 2005ean ez zegoen hondurastarrik herrian; egun 39 dira. Errumaniarrak (107) eta marokoarrak (79) dira, nikaraguarren ondoren, talde jendetsuenak.
- Sexua. Ertamerikarren gehingoa emankumezkoa da, eta afrikarren gehiengoa gizonezkoa. Esaterako, nikaraguarren %73a emakumea da eta senegaldarren %91a, pakistandarren %90a eta marokoarren %62a gizonezkoa.
- Adina. Etorkin gehienak 18-65 urte artean dituzte. %2a baino ez da 65 urtetik gorakoa, eta horietatik erdia Europar Batasunetik etorritakoa da.