Katapulta Tour zirkuituan hartuko du parte Igelaren Bandak

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 26a

Igelaren Banda hirukotea.

Zirkuituan sartzen diren udalerrien artean dago Zarautz. Mark Lanegan eta Duke Garwooden emanaldia antolatu dute kontzertuetako bat da.

Katapulta Tour 20/000 programaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak artista gazteei aukera emango die Gipuzkoan formatu txikiko musika emanaldietako eta arte eszenikoetako zirkuitu batean parte hartzeko urte honetan. Kultura Departamentuko Gazteria Zuzendaritzaren Gaztemaniak, Kutxa Kultur Musika eta Jazzaldiko programak elkartu dituzte musika taldeak aukeratzeko orduan. Hamasei izan dira hautatuak, eta horien artean Zarauzko Igelaren Banda dago, Bixente Martinez gitarristak gidatzen duena.

Hautatutako artistek hiru emanaldi egin ahal izango dituzte urtean zehar Gipuzkoako udalerri ezberdinetan. Horrez gain, sustapen-bideo bat egingo zaie. Era berean, hautatutako talde bakoitzak aukera izango du hasierako talde gisa jotzeko musika talde profesional batekin, Gaztemaniak zirkuituaren barruan.

Zirkuituan sartzen diren udalerrien artean dago Zarautz. Hain justu ere, Rockumetalak! zikloaren barruan aurkeztu duten Mark Lanegan eta Duke Garwooden emanaldia da zirkuituko kontzertuetakoa bat; maiatzaren 26an izango da, Modelo Aretoan. Kontzertu hori Arrutiko Intxaurrak bakarlariak irekiko du.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide