Zarauzko trainerua bosgarren Zumaiako beteranoen lagunarteko estropadan

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 25a

Zarauzkobeteranoen trainerua Zumaiako estropadan (Baleike.eus).

Larunbatean jokatu zuten erlojuaren aurka, eta Zumaia izan zen garaile.

Ligaz kanpoko lagunarteko estropada jokatu zuten beteranoen mailako traineruek, larunbatean, Zumaian. Sei ontzik hartu zuten parte bertan: Getxo, Sestao, Arkote, Fortuna, Zarautz eta Zumaia. Erlojuaren aurka aritu ziren Urola ibaiaren itsasoratzean, eta zumaiarrak gailendu ziren. Zarauzko ontzia bosgarren postuan sailkatu zen. Baleike.eus atariak eman du probaren berria.

Sailkapena
1. Zumaia: 12:18
2. Arkote: 12:30
3. Getxo: 12:57
4. Fortuna: 13:07
5. Zarautz: 13:11
6. Sestao: 14:01.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide