Zarauzko eskubaloiko jubenil mutilak Espainiako 8 talde onenen artean sailkatu dira, eta fase finala jokatuko dute maiatzaren 4-8 bitartean. Zarauztarrez gain, B.M Carabanchel, F.C Barcelona, B.M Granollers, B.M Alcobendas, Cajasur Cordoba, Puerto Sagunto eta B.M Montequinto lehiatuko dira final horretan.
Asteburuko fasean nagusitu egin dira zarauztarrak. Hona hemen partida bakoitzeko emaitzak:
Apirilak 22, ostirala
17:30. Zarautz-Carles Valbona KH7 28- 18
19:30. Anaitasuna-Mecanizados Aranda Villa de Aranda 28-26
Apirilak 23, larunbata
10:30. Anaitasuna-Carles Valbona KH7 28-26
12:30. Mecanizados Aranda Villa de Aranda-Zarautz 19-26
Apirilak 24, igandea
10:30. Carles Valbona KH7-Mecanizados Aranda Villa de Aranda 24-27
12:30. Zarautz-Anaitasuna 32-27
Neskak laugarren
Neskak, berriz, laugarren sailkatu dira Espainiako Txapelketako fasean. Vigon (Galizia) izan dira jubenilak asteburuan eta La Seyolca taldearen aurka lehenbiziko partida irabazi bazuten ere, azken postuan geratu dira igandeko azken partidaren ondoren. Etxekoez gain, Cleba Leon eta Gijongo taldeekin ere lehiatu dria zarauztarrak.
Hona hemen emaitzak:
Apirilak 22, ostirala
18:30. Balonmano Gijon - Cleba Leon 26- 24
20:30. La Seyolca A.D. Carballal - Aiala ZKE 21-24
Apirilak 23, larunbata
18:00. Balonmano Gijon - Aiala ZKE 25-22
12:30. La Seyolca A.D. Carballal - Cleba Leon 32-29
Apirilak 24, igandea
10:30. Aiala ZKE - Cleba Leon 20-22
12:30. La Seyolca A.D. Carballal - Balonmano Gijon 27-23