Mende erdi oroitzapen

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 24a

Ikastolako 50. urteurreneko ekitaldi nagusian, mende erdiko ibilbideari errepasoa eman eta omenaldi ugari egin dituzte gaur arratsaldean.

"Duela 50 urtekoak hasi ziren bezala, jarrai dezagun arraun eta amets egiten". Maite Saenz zuzendariaren hitz horiekin amaitu dute Salbatore Mitxelena ikastolaren 50. urteurreneko ekitaldi nagusia. Aritzbatalde pilotalekuan izan da. Bertan bildu dira ikasleak, irakasleak, ikasle ohiak, irakasle ohiak, zuzendaria, zuzendariak izandakoak, ikastolako langileak, gurasoak... eta goraino bete dute frontoia.

50 urteko ibilbideari errepasoa eman diote antzerkiz, dantzaz, kantuz eta beste hainbatez lagunduta eta omenaldiak ere egin dizkiete ikastolaren historian ekarpena egin dutenei, besteak beste, Josu Txapartegi 'Txapas'-i, Karmele Martiarenari, Anjel Lertxundiri, Pako Serrasi, Juan Mari Iturriari eta Salbatore Mitxelenaren senitartekoei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide