SOS Talaimendi plataformak sinadurak bilduko ditu bihar

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 23a

Marina Txiki tabernaren parean izango da, 10:00etatik 14:00etara.

SOS Talaimendi plataformak sinadurak bilduko ditu bihar Talaimendi magalean surfaren inguruan diziplina anitzeko prestakuntza zentroa eraikitzearen kontra. Zehazki, Agerre Goikoa baserriaren ondoko partzelan, babestutako biotopoko gune periferikoan, lurzoru ez urbanizagarrian da eraikitzekoa azpiegitura Powertxiki S.L.

10:00etatik 14:00etara egingo dute sinadura bilketa, Marina Txiki tabernaren parean.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide