Gerran eta gerra ostean emakumeak ekintzaile, sortzaile eta protagonista izan zirela alkarrikatu nahi du Intxorta 1937 taldeak. Hala, igandean, Elgetan izango den Intxorta Egunean, 40 emakume omenduko dituzte; horien artean, Arantxa Arruti eta Arantxa Zabalegi zarauztarrak. Arruti epaitua izan zen 1970ean Bugosen eta tortura jasan zuen, eta Zabalegi gerrako alargunen laguntzailea izan zen.
Omenduek Iñigo Arregi eskultorearen Egiaren iturria artelana jasoko dute, eta eskutik eskura emango diete elkarri. Gipuzkoako Hitzak landu du gaiari buruzko erreportajea.