3.000 euro Ekuadorreko lurrikarako kaltetuei laguntzeko

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 22a

Zarauzko Udaleko Kooperazio sailak larrialdietarako partidatik bideratuko du diru kopuru hori eta ez dute "baztertzen" datozen aste eta hilabetetan laguntza gehiago bidaltzea.

Zarauzko Udaleko Kooperazio sailak 3.000 euro emango  ditu Ekuadorreko lurrikaran kaltetu direnei laguntzeko. Diru kopuru hori larrialdietarako duen partidatik bideratuko du.

Unicefen bidez eskainiko du diru laguntza hori, jakinarazi dutenez,  gobernuz kanpoko erakundeko ordezkariak dagoeneko herrialde horretan daudelako lanean. Pablo Garcia Astrain Kooperazio zinegotziak aurreratu du, Ekuadorren egoerak bere horretan jarraituz gero, ez dutela «baztertu» datozen aste eta hilabeteetan Ekuadorrera laguntza gehiago bideratzea.

Aurten bikoiztu egin dute larrialdietarako aurrekontuamunduan gerta daitezkeen ez beharrak laguntzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide