ZKE Zarautz Kirol Elkarteko Halterofilia sailak antolatuta, Gipuzkoako junior eta 17 urtez azpiko txapelketa jokatuko dute bihar. Aritzbatalde kiroldegiko halterofilia aretoan izango da, 10:00tatik aurrera. Bertan 20 urtetik beherako Gipuzkoako kirolari onenak lehiatuko dira. ZKE Halterofiliak 11 pultsolari aurkeztuko ditu.