40 sorosle, hiru erizain, larrialdietako hiru osasun-teknikari eta administrari bat behar ditu Gurutze Gorriak uda sasoirako, Zarauzko eta Getariako hondartzetan lan egiteko, eta horretarako lan-poltsa deialdia egin du. Interesatuek Zarauzko Gurutze Gorriaren egoitzara bidali ditzake curriculumak posta arruntez (Nafarroa kalea, 23) edo elektronikoz (zarautz@cruzroja.es). Curruculumarekin batera, aurkezpen gutun bat eta titulazioaren fotokopia ere bidali beharko dute. Txostenak aurkezteko epea maiatzaren 5ean bukatuko da, 20:00etan.