Hondartzako futbol txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 21a

11:30ean hasiko dira partidak jokatzen eta 11:00etan desfilea egingo dute.

Eskolartekoen eta senior mailako finalak  izango dira, hain zuzen. Lau partida jokatuko dituzte eskolartekoek: 5. mailako alebin nesken mailan, Salleko A eta Orioko 51 taldeen artean; 5. mailako alebin mutilen mailan, Orioko 54 eta Salleko BM artean; 6. mailako alebin nesken mailan,  Ziztu bizian eta Burujaleak artean eta 6. mailako alebin mutilen mailan, Zaragueta 6 BM eta Txikiteroak artean.

Seniorretan ligak eta kopak jokatuko dituzte emakumezkoek zein gizonezkoek. Kupela taberna eta Balearri Elkano arrandegia taldeak ariko dira nor baino nor nesken ligan, eta Asti pinturak eta Ulacia autobusak gizonezkoenean.  Nesken XII. Emilio Olazabal Kopa partida Katixa eta Sakana taberna taldeek jokatuko dute, eta gizonekoen XXII. Juan Irigaray kopa Kutixi artisau izozkiak eta Euskalduna tabernak.

11:30ean hasiko dira lehiak, eta aurrez, desfilea egingo dute, 11:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide