Gorputza tonifikatzeko bi ikastaro ekainean eta maiatzean

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 21a

Hipopresibo eta GAP ikastaroak antolatu ditu Kirol departamentuak.

Uda gerturatzen ari dela-eta, Kirol departamentuak bi ikastaro antolatu ditu gorputza tonifikatzeko. Ekainean eta maiatzean izango dira. Batetik, hipopresibo ikastaroa eskainiko dute astearte eta ostegunetan, eta bestetik, GAP, astelehen eta ostegunetan. Biak ala biak arratsaldez izango dira, 15:00-15:50 bitartean bata eta 18:00etatik 18:30era bestea.

Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena; plazak mugatuak dira. Informazio gehiago eskuratzeko, kiroldegiko harrerara jo beharko da edota kirola@zarautz.eus helbidera idatzi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide