Eguraldi aldaketa, eguerditik aurrera

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 21a

Arratsaldean giroa ezegonkortu egingo da eta zaparradak botako ditu.

Goizean ostarteak eta lainoak tartekatuko dira eta hego haizeak joko du, giro epela eraginez. Eguerditik aurrera, ordea, aldaketa etorriko da. Hodeiak ugaritu eta euria egingo du. Haizea ere aldatuko da; Ipar-mendebaldetik joko du. Giroa freskatu egingo da horren ondorioz. Gaualderako atertzera egingo du. Gehienez 20 gradu egingo ditu eta gutxienez 11 gradu.

Itsasoa, aurreko egunetan bezala, nahiko bare egongo da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 10:15 eta 23:25ean izango dira itsasbeherak eta 17:24ean itsasgora.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide