Nekane Iribar kultura zinegotziaren eskutik jaso du 3.700 euroko saria, Sanz Eneako haur liburutegian egin berri duten ekitaldian. Aurten, 14 lan aurkeztu dituzte Xabier Lizardi Sarira, eta epaimahaiak Pentsatzeko txokoa lanaren alde ebatzi du. Alex Gurrutxaga, Miren Agur Meabe eta Yolanda Arrieta izan dira epaimahaikideak. Lana Erein argitaletxean kaleratu du, eta 2.500 ale banatuko dituzte herriko ikastetxe eta euskaltegietan.