Larrua izango du ardatz aurtengo Literaturiak

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 20a

Goizeko aurkezpena, Donostiako Garoan (Literaturia).

Plazer hutsa lelopean ospatuko dute jaialdia, maiatzaren 19tik 22ra.

 

Goizean donostiako Garoa liburu dendan aurkeztu dute, eta arrtsaldean, berriz, Sanz enea kultur etxean, Xabier Lizardi Sariaren banaketa ekitaldia baliatuz. Errezitaldiak, solasaldiak, liburu-aurkezpenak, liburu-azoka eta musika izango dira aurtengo Literaturian, larrua ardatz hartuta eta Plazer hutsa lelopean. Miren Agur Meabek egingo du irekiera-hitzaldia, eta Kirmen Urib, Eider Rodriguez, Beñat Axiari, Joseba Irazoki, Harkaizt Cano eta Ruper Ordorikak ere parte hartuko dute, besteak beste. Hona Literaturia 2016 jaialdiaren egitaraua:

 

Maiatzak 19, osteguna
Gauean. Noite galega. Luntxa eta Sarrionaindiaren poemen errezitaldia, Isaac Xubin poeta galiziarrarekin. Galiziarren elkartean.

Maiatzak 20, ostirala
19:30. Irekiera-hitzaldia: Larruaren kodea, Miren Agur Meaberen eskutik. Modelo aretoan.

Jarraian. Ene maite kuttun guztiak ikuskizuna, Harkaitz Cano idazlea, Ainara Gurrutxaga aktorea eta Iban Urizar Amorante musikariarekin. Modelo aretoan. Sarrera: 3 euro.

Maiatzak 21, larunbata
Goizez eta arratsaldez, liburu azoka Musika Plazan eta liburu aurkezpenak Garoa liburu dendan.

10:00-12:30. Poesia-bideoak euskaratzeko eta azpititulatzeko tailerra, EIZIEren eskutik, udaletxean.

12:30. Isabel Iturberen bizitza eta heriotza ikuskizunaren estreinaldia, ITU Bandaren eskutik. Modelo aretoan. Doan.

Jarraian. Tailerrean azpititulatutako bideoen emanaldia, Modelo aretoan. Doan.

17:00. Mr. Señora ikuskizunaren estreinaldia, Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Joseba Roldan eta Oier Guillan aktoreen eskutik. Modelo aretoan. 3 euro.

20:00. Ruper Ordorikaren kontzertu intimoa, Modelo aretoan. 8 euro.

 

Maiatzak 22, igandea
Goizez, liburu azoka Musika Plazan.

11:00. Ekhiñe Eizagirreren Alde erantzira nabil poesia-liburuaren errezitaldia, Ekhiñeren lagunen eskutik, Musika Plazan.

12:00. Solasaldia, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe idazleen artean, Goizalde Landabasok gidatuta. Modelo aretoan. 3 euro.

Jarraian. Egun on, Pyongyang ikus-entzunezkoa, Francisco Escudero Musika kontserbatorioko musikarien zuzeneko emanaldian, Modelo aretoan.

17:00. Apaxi ipuin-kontalaria: Santa Marinako jai-batzordeak antolatuta.

17:00. Beñat Axiari eta Joseba Irazoki, Modelo aretoan. 3 euro.

19:00. Nork hil du Andoni Egaña? komikia oinarri hartuta, emanaldia eskeiniko dute Xabi Paya eta Patxi Gallego egileek. 3 euro.

Sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira leihatilan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide