Andoni Olariaga Azkarate Filosofian lizentziadunak Independentzia lortu edo identitatea mantendu hitzaldia emango du bihar. Olariagak hainbat komunikabidetan egin ditu hausnarketak. Besteak beste, Garan edota basque.criticalstew.org atarian. Horrez gain, Independentzia helburu liburua (Txalaparta) kaleratu du beste hainbat kiderekin batera.
19:30ean izango da, Arranon. Hitzaldi hau Arranopola kultur elkarteak eta Sortuk antolatu dute elkarlanean.