Eguraldi nahasia gaur

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 20a

Zaparradak botako ditu noizbehinka eta hegoaldeko haizea ibiliko da.

Zerua estalita egongo da gaur eta zaparrada txikiak botako ditu tarteka. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eguerdi aldera bereziki gogor. Tenperatura gutxi aldatuko da: 20 gradu egingo ditu gehienez eta 11 gradu gutxienez.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. 10:45ean izango da lehenbiziko itsasbehera eta bigarrengoa 22:54ean. Itsasgora, berriz, 16:56ean izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide