Hasieratik gogor

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 20a

Mark Lanegan zuzeneko batean.

Ordu gutxitan agortu dira Rockumentalak!-erako bonuak. Mark Laneganek irekiko du musika eta dokumental zikloa, maiatzaren 26an.

Maiatzaren 26an hasiko dute I love rock elkarteak eta Gaztemaniak programak Rockumentalak! zikloa, Mark Laneganen musikarien kontzertuarekin. Artista entzutetsua da Lanegan, ibilbide oparokoa. Blues, rock eta grunge estiloak landu ditu, bereziki, eta taldean zein bakarlari gisa egin du lana. Screaming Trees rock taldearekin izan duen jarduna da nabarmenena; bertako abeslaria izan zen hainbat urtez. Bakarlari moduan ere bederatzi disko ditu musikariak.

Europako biraren barruko kontzertuetako bat izango da Zarauzkoa. Atzo hasi zuen bira Manchesterren eta Erresuma Batuko, Irlandako, Herbeheretako,  Frantziako, Alemaniako, Belgikako, Norvegiako, Suediako, Txekiar Errepublikako, Suitza eta Italiako hainbat hiritan emanaldiak eskaini ondoren  Madrilera joango da maiatzaren 25ean, eta hurrengo egunean Zarautzen izango da. Duke Garwood musikari ingelesa izango du bidelagun hemengo kontzertuan. Ohiko kolaboratzaile du Laneganek Garwood; Black Pudding diskoa kaleratu zuten elkarrekin 2013an.

Arrutiko Intxaurrak zarauztarra ariko da hasierako gonbidatu gisa. Egun horretatik hasi eta ekainaren 17ra arte hainbat dokumental eta kontzertu izango dira Modelo aretoan. Besteak beste, Berri Txarrak taldea izango da Modeloko oholtza gainean eta David Bowie zenaren omenez Dentro del laberinto filma eskainiko dute.


Ordu gutxitan, agortuta

Astelehenean jarri zituzten salgai zikloko ekitaldi guztietara joan ahal izateko bonuak. Ordu gutxitan amaitu ziren, ordea. Kontzertu solteetarako sarrerak egunean bertan Modeloko leihaatilan erosi ahako dira. Laneganen kontzerturako, zehazki, 50 sarrera jarriko dituzte salgai kontzertuaren egunean bertan.
Horrez gain, aurrez ere eskuratu daitezke musikari eta konposatzaile estatubatuarraren emanaldirako sarrerak. Hilaren 25tik aurrera eros daitezke www.bibe.me webgunean.

Erlazionatuak

Rockumentalak! 2016ko egitaraua

Zarauzko Hitza 2016 api 20 Kultura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide