Saharautz Elkartasun Taldeko kideak saharar errefuxatuen kanpamentuetan izan dira. Gerrako Biktimen Ospitalera janaria eraman dute, eta ospitale bererako baterai bat eta bi telebista erosi dituzte. Era berean, bertako 20 familia diruz lagundu dituzte. Bestalde, bi etxe eraiki dituzte; bata, egoera larrian zegoen alargun batentzat, eta bestea, itsu geratutako pertsona batentzat. Horrez gain, beste 7 familia lagundu dituzte,bakoitzari 100 euroko laguntza emanez.
Guztira, 4.400 euro bideratu dituzte saharar errefuxatuei laguntzeko. Kopuru horren zati handi bat Desioak Sutan egitasmoaren bitartez eskuratu zituzten aurreko udan. Alde horretatik, Saharautzek eskerrak eman dizkie Zarauzko udalerriari eta herritarrei.