Maitasuna eta immigrazioa uztartzen ditu Huts Teatroak Etxekoak antzezlanean. Maddi eta Mamadou maitemindu egingo dira. Afrikan ezagutu zuten elkar, baina Mamadou bertan geratuko da, nahiz eta Euskal Herrira etorri nahiko lukeen. Baina gaia ez da horren erraza.
Jon Gerediagak idatzi eta Ander Lipuzek zuzendutako antzezlan honek etxekoa-kanpokoa dikotomiarekin jokatzen du. Egungo gizarteak eta estatuek sortu dituzten mugei eta legei kritika egitea du helburu. Antzezle taldea nonako laukoteak osatzen du: Kristiane Etxaluz, Javier Barandiaran, Maika Etxekopar eta Ander Lipus bera.
Emanaldia ostiral honetan izango da, apirilaren 22an, Modelo aretoan, 22:00etatik aurrera. Sarrerak 8 euroan daude salgai, Sanz Enea kultur etxean.